Errimak Oinetan

Sinopsia

 

Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan. Baina entzule horiek dantzariak balira?

Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oin puntetan menperatzen duten dantzaren bidez?

Galdera horren erantzuna da “errimak oinetan”, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia.

Haatik dantza konpainiak jarri ditu oinak errimetan eta errimak oinetan.

Dantza berriak, bertsoei jarriak.

 


 

GURE ESKERRIK BEROENAK

 

Oreretako Oinarri abesbatzako neska mutilei eta proiektu honetan euren errima, oina, animoa, eta babesa eman diguten guztiei. Zuengatik ez balitz, estropozo eta potoak besterik ez genituzke egingo eta.

Fitxa Artistikoa

 

ZUZENDARITZA: Unai Elizasu eta Aiert Beobide

IDEIA: Unai Elizasu

ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Aiert Beobide

BERTSOEN EGILEAK: Sustrai Kolina (hasierako agurrak, bakarkakoa, taldekoa eta puntutakoa)

BERTSO MUSIKATUEN EGILEAK: Bixente Martinez, Hasier Oleaga, Amaiur Cajaraville (Igelaren banda)

KANTUEN EGILEAK: Mikael Urdangarin, Katamalo, Aitor eta Jon Sarasua, Gu ta Gutarrak, Maddalen Arzallus eta Miren Amuriza

AHOTSAK: Olatz Prat, Eñaut Agirre, Maddalen Arzallus, Saroi Jauregi

ARGI TEKNIKARIA: Anartz Beobide

JANTZIAK: Ramón García

KARTELAREN DISEINUA ETA ARGAZKIA: Dixidu (Eneko Salaberria)

GRABAZIO ESTUDIOAK: Azkarate (Jonan Ordorika), Akene Films (Beñat Gantxegi)

 

LOTURA INTERESGARRIAK

Ikuskizunaren bloga, emanaldien kronikak:

http://www.errimakoinetan.blogspot.com.es


Ikuskizunaren facebook-eko gunea:

https://www.facebook.com/ErrimakOinetan


EitbKultura saioak egindako erreportaia:

https://vimeo.com/89997313


Hitzetik hortzera saioak egindako erreportaia

http:/www.vimeo.com/video/90000019