- LEKUA: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
- NORI ZUZENDUA: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.
- PREZIOA: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)
“Anatomia asmatua”
Ikastaroko lan-metodoa
Fernandesek sortutako praktika honek, gorputzaren mugimendua perfekzionatzeko erramintak emango dizkigun ikerketa, teknikoki egiteko.
Proposatzen den praktika imajinazioaren probokazio bat gorputzari, gorputza prozesu bezala ulertzera estimulatuz mugimenduan dagoen pertsonari, eta mugimendua eraikuntza bat bezala ulertuz. Horretarako, irudi anatomikoen eta metaforikoen bidez egiten da lan teknikoki mugimenduaren hautemate berri bat sortuz eta muskuluen, hezurren eta organoen ohiko patroiekiko askatasunari bide emanez.
Natalia Fernandes:
Natalia Fernandes dantzaria, koreografoa eta Anatomia Asmatua metodoaren sortzailea da.
Brasildarra da, Sao Paolokoa, eta Madrilen bizi da 2017az geroztik. Egun, Jesus Rubio Garmoren Gran Bolero (Max saria 2020) eta Acciones Sencillas produkzioetako interpretea da eta baita Poliana Limaren Las Cosas Se Mueven Pero No Dicen Nada produkziokoa.
Bere dantza formakuntza unibertsitate eta eszena garaikide brasildarrean kokatzen da. Alemania, Israel, Espainia, India eta beste hainbat nazionalitateko koreografoekin ere aritu da.