26/10/2022
HIK DANTZA LANDU programa barnean eskainiko duten ikastaroa eskaintzera Euskal Herrira bidaiatuko dutela aprobetxatuz, Azaroak 5ean Shared Levitation plataforma osatzen duten Marion Sparber eta Alan Fuentes Guerrak SEELENGRUND ikuskizunaren erakustaldia eskainiko dute Gipuzkoako Dantzagunean.
SEELENGRUND
NOIZ: AZAROAK 5, 14TAN
NON: DANTZAGUNEAN
IRAUPENA: 25 MIN.
SARRERA LIBREA
SINOPSIA:
Gorputzean datza arimak, eta espazioan duen mugimendua da haren ispilua, garen bezalakoa egiten gaituenaren adierazpena.
Dueto honetan, Marion Sparber eta Alan Fuentes Guerrak gizakiaren alderik sakonena islatzen dute, gutako bakoitza osotasunarekin nola konektatuta dagoen sakonduz.
Elkarreragin dinamiko hori gogoeta bat da, espazioa irekitzeko eta arimaren barnealdea hiru dimentsioko adierazpen gisa hauteman daitekeen zerbait bihurtuz.
Ikusleak dimentsio berri batean sartzeko gonbita.
FITXA ARTISTIKOA:
Kontzeptua, koreografia, interpreteak: Marion Sparber eta Alan Fuentes Guerra
Argiztapen-diseinua: Crealight/Julian Marmsoler, Luca Bellemo
Jantziak: Rebecca Dirler
Ekoizpena: IDEA-Tanztheaterperformance
Stiftung Südtiroler Sparkasse, Region Trentino-Südtirol, Amt für deutsche Kultur der autonomen Provinz Südtirol eta Comune of Bolzanoren laguntzarekin.
SHARED LEVITATION:
Shared Levitation Marion Sparber eta Alan Fuentes Guerrak sortutako dantza garaikideko eta partneringeko formakuntza eta ekintza plataforma da. Dantza akrobatikoan, salsan, arte martzialetan eta kontakt-inprobisazioan oinarritutako printzipioen nahasketa batean inspiratzen da Shared Levitation Partnering. Marion eta Alanek Europa, AEB, Asia eta Latinoamerikan eman ohi dituzte ikastaroak.