24/09/2020

Zailtasunen gainetik (H)IK DANTZA IKASI, euskal dantzan ibilbidea duten dantzarientzako ikastaroa, berriz martxan Urritik aurrera.

 

Aurreko ikasturteetan izandako esperientzia ezin hobearen ondoren, ilusio handiz helburu eta metodologia berriak finkatu ditugu. Besteak beste, ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako formazio zehatzagoa prestatuz.

 

Aurten sorkuntza prozesu bat eramango da aurrera eta partaideen gaitasunez baliatuz eta berriak landuz, taldea bera izango da sorkuntzari bidea emago diona. Eta Ikasturtean zehar sortze prozesu horretan burutzen ari den lana publiko ezberdinekin konpartitzeko ekintza ezberdinak antolatuko dira.

 

(H)IK DANTZA IKASI programa inguruko dantzariei motibazioa, ilusioa, eta noski, formazioa eskeintzeko asmoz sortzen da. Eta neurri batean bada ere, konpainia baten funtzionamenduarekin lan egingo dute parte-hartzaileek; helburu zehatzak dituzten klase eta sorkuntza tailerrak, lanak erakusteko entsegu irekiak eta dantza lan baten sorkuntza bizitzeko aukera izanez.

 

Ikastaroa Haatik-eko kideek eskainiko dute Gipuzkoako Dantzaguneak Errenterian duen egoitzan.

 


Informazio praktikoa:

 

Nun: Gipuzkoako Dantzagunearen egoitzan. Errenteria.

Noiz: Urritik Maiatzera.

Eguna: Asteazkenak.

Ordua: 18tatik 20tara.

Egutegia: ikusi

 

Izen ematea:

   Izen ematea

 

*Edozein zalantza eta argibiderako jarri gurekin harremantean.

 

 

 

 

 

Albistea · Compartir: Facebook · Twitter Google + LinkedIn