Lau Eme - haatik - Estreinaldia

07/06/2018

Pasaden larunbatean Pasaiako Ciriza etxean aurkeztu zuen azkenik Haatik Konpainiak emakumearen ahalduntzeri buruzko lan berria. Formatu bereziko ikuskizun hau, lau emakumeek osatzen duten 20 minutu inguruko dantza lana da.

Kanpotik itxura ederra bazuten ere, sakonean zapalduak eta otzanak ziren garaiko emakumeek ematen diote hasiera pieza honi. Familia zaindu eta euren senarrentzat apain egotea zen bete beharreko rola, baina pausuz pausu, eta borroka feministak historian zehar emandako aurrera pausoak erakutsi nahian, gaur egungo emakumea isladatzera iritsiko direlarik.

Argazkia: Mendi Urruzuno

Sorkuntza prozesu luzea

Pieza laburra izan arren, gaiaren garrantziaz oharturik konpainiak arduraz landu nahi izan du sorkuntza berri hau. Horregatik, dantzari eta zuzendariak talde lanean eraman dute aurrera azaroan martxan jarri zen sorkuntza koreografikoa. Martxoan lanaren prozesua eskeini zen Donostiako dFeria-n sektoreko profesionalen aurrean, eta baita Pasaian antolatutako emakumearen eguneko egitarau barnean. Bertan herritarrekin lanaren norabideaz hausnartzeko aukera izan zelarik. Hemen jasotako ondorioekin azken fasean sartu eta lana ia amaituta zenean Dantzagunean eskeini zen entsaio ireki batean urbildutakoekin azken balorazioak eginez.

Argazkia: Mendi Urruzuno

Hausnarketarako lana

Konpainiak kulturaren funtzio soziala nabarmentzen jarraituz, dantza erabiltzen du emakumeri ikusgarritasuna eman eta gizarteari hausnarterazten jarraitzeko tresna bezela. Horrela, mugimenduari dagokionez, frustrazioa, errepresioa edo amorrua bezalako sentsazioak, eta baita askatasuna, boterea edo indarra bezalakoak ere azaleratuz.

Argazkia: Mendi Urruzuno

Hasierako bira

Dantza lana aurkezteko Pasaiako estreinaldiaren ondoren, Gasteiz eta Arrasaten izango dituzte Euskal Herriko lehen zitak, eta ondoren Bartzelonako NunOff edo Libourneko FestArts jaialdietan eskeiniko dute.

Ekainak 2 Pasaia

Ekainak 10 Gasteiz (Kaldearte)

Uztailak 6 Arrasate

Utzailak 10 Bartzelona

Abuztuak 2, 3, eta 4 Libourne (FestArts)

 

 

 

Albistea · Compartir: Facebook · Twitter Google + LinkedIn